Nola erabili zerbitzua

 Pausuak:

  1. Idatzi ezazu zure posta kodea
  2. Aukeratu ezazu gustukoen duzun jatetxea. Jatetxea itxita balego, beste momentu baterako eskatu dezakezu “etorkizunerako”, kasu horretan, zure eskaria jatetxea zabaltzen denean jasoko duzu.
  3. Aukeratu nahi dituzun produktuak.
  4. Identifikatu edo erregistratu zaitez bezero berri moduan. Sar itzazu zure datuak eta baieztatu eskaria.
  5. Zure eskariaren baieztapenaren posta elektroniko bat jasoko duzu jatetxeak eskaria baieztatzen duenean.
  6. Denbora gutxi barru zure eskaria jasoko duzu

Ohiko galderak:

  1. Ez naiz internetez fio, bapobapo.com-era jarraian deitzea nahiago dut. Zure eskaria ahalik eta arinen gauzatzeko era, bapobapo.com web orria edo bapobapo.com-eko aplikazioa erabiltzea da. Ez zaitez arduratu segurtasuna dela eta, gure web orria gure baliabideekin eta kanpoko baliabideekin bermatua baitago. 
  2. Zer esan nahi dute “bidali” edota “jaso” kontzeptuek? 
    Zure eskaria egiterakoan “bidali” aukeratzen baduzu zuk esaten diguzun lekura eramango dizugu zure eskaria.  “jaso” aukeratzen baduzu berriz, eskaria jatetxean entregatuko dizugu.
  3. Eskaria egiterakoan nahi gabe entregatzeko eran erratu egin naiz. Zer egin dezaket? 
    bapobapo.com-en eskaria egiterakoan erratu egin bazara, jarri zaitez gure bezero zerbitzuarekin kontaktuan hurrengo telefonoan 94 654 58 15. Astean zehar: 20:00tatik 22:30tara eta asteburuetan: 13:00tatik 15:00tara eta 20:00tatik 23:00tara.
  4. bapobapo.com-en egindako eskaria ezeztatu egin behar dut, nola egin dezaket? 
    Arazoa konpontzeko, jarri zaitez kontaktuan gure bezero zerbitzuarekin hurrengo telefonoan 94 654 58 15. Astean zehar: 20:00tatik 22:30tara eta Asteburuetan: 13:00tatik 15:00tara eta 20:00tatik 23:00tara. Zure eskaria ezeztatua egin ahal izango da, beti ere, jatetxea eskaria egiten hasi ez bada.
  5. Eskari berri bat egin dut bapobapo.com-en, baina zerbait aldatu/gehitu/kendu engin nahi dut nire eskaritik, nola egin dezaket? 
    Kasu hauetan jarri zaitez bapobapo.com-eko arreta zerbitzuarekin kontaktuan hurrengo telefonoan 94 654 58 15. Astean zehar: 20:00tatik 22:30tara eta Asteburuetan: 13:00tatik 15:00tara eta 20:00tatik 23:00tara. Jatetxea eskaria egiten hasi ez bada, eskaria aldatu egin ahal izango da, bestela ez.
  6. Nola erabili ditzaket deskontu kodeak? 
    bapobapo.com-en deskontu kodeak erabiltzea oso erraza da. Eskariaren azkenengo pausoan deskontu kodea sartu behar duzu, eta deskontua zure eskarian agertuko da.
  7. bapobapo.com-en eskudirutan ordaindu dezaket? 
    Zure eskaria bapobapo.com-en egiterakoan, bi eratan ordaindu dezakezu: 
    Kreditu zein zordunketa txartelarekin.
    Eskudirutan: banatzaileari edo tabernan.
  8. Nire eskaria bapobapo.com-en egin eta ordaindu ostean, eskaria ez zait iritsi. Dirua itzuliko didazue? 
    bapobapo.com-ekin edozein arazo baduzu jarri zaitez gure arreta zerbitzuarekin kontaktuan hurrengo telefonoan (94 654 58 15) eta zure kasua aztertuko dugu. Zure eskaria prozesatu eta ordaindu bada baina ez bazaizu iritsi, dirua ahalik eta azkarren itzuliko dizugu. Janaria berandu iritsi da edo ez dut eskaria jaso momentuz. bapobapo.com-en eginiko eskaria atzeratu bada, lehenik eta behin barkatu. Zure eskariaren egoera jakiteko, deitu ezazu 94 654 58 15 telefonora eta zure eskariaren egoerari buruz informatuko dizugu. Horretaz aparte, jatetxearekin hitz egin nahi baduzu gogoratu ezazu bere telefonoa duzula bidalitako emailean.
  9. Janaria ez zen espero nuena eta dirua itzultzea nahi dut. 
    bapobapo.com-en helburua jatetxearekin kontaktuan jartzea da, hori dela eta, ez daukagu erantzukizunik janariarekiko. Hala ere, gustura ez bazaude jarri zaitez gure arreta zerbitzuarekin kontaktuan hurrengo telefonoan 94 654 58 15 eta irtenbide bat bilatzen ahaleginduko gara.
  10. bapobapo.com-en eskatu ostean, nire txartelarekin ordaintzen saiatu naiz, baina nire ordainketa ukatua izan da. 
    Gertaera hau gauza desberdinengatik gerta daiteke: 
    1. Zure banketxeko datuak txarto idatzi dituzu, zaila zaitez berriro egiten. 
    2. Jatetxe berberari, eskari ugari egiten saiatu zara denbora tarte gutxian. Iruzurrak eragozteko, eskari hauek ez dira gauzatzen.
    3. Zure txartela balio gabetua dago. 
    4. Zure banketxeak bapobapo.com-etik kanpo dauden gauzak direla eta ordainketa ezeztu du. 
    5. Ez duzu CVC kodigoa jarri edota ez da zuzena.
  11. bapobapo.com-eri erreklamazio edo iradokizun bat egin nahi diot. 
    bapobapo.com-eri erreklamazio bat egiteko era desberdinak dituzu. Alde batetik gure bezero zerbitzura deitu dezakezu hurrengo telefonoan 94 654 58 15, horretaz aparte, posta elektronikoz ere kontaktuan jarri ahal zara edota erreklamazio orri bat eska dezakezu gure bulegoan Artekale 23, 1º Durango, Bizkaia helbidean.
  12. bapobapo.com-en eskari bat egin ondoren, faktura behar dut. Nola egin dezaket? 
    bapobapo.com-ek ezin dizu eskariaren fakturarik eman. Hala ere, faktura behar baduzu, jarri zaitez jatetxearekin harremanetan.
  13. bapobapo.com-en niri iritzia eman ostean, hau kendua izan da. Zergatik? 
    bapobapo.com-en zure iritzia eman baduzu eta hau kendua izan bada, iritzia gure errespetu eta bizikidetasun balioak errespetatzen ez dituelako da. Kasu hauetan, iritzia kentzeko eskubidea daukagu.